XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); adibidez, Nafarroa Beherea nazio bat ote da?, Konstituzio-kontzeptua, Erregeak errespetatzen ez duen zina, ohizko Foruak, etab.

Dena den, delegazio edo ordezkaritza bat aukeratua izan zen, ez Frantziako Estatu orokorretan parte hartzeko, baizik eta Parisen zegoen Erregearengana joateko.

Ordezkaritza osatzen zutenak ziren Baionako gotzaina (Nafarroa Behereko mendebaldea Baionako diozesian zegoen), Oluntzeko markesa (Donibane-Garazi eta Eiheralarre biderdian zegoen orain desegina den jauregia).

Estatu Lauaren ordezkari emanak izan ziren Vivie Garruzeko merkataria, Frantxiztegi, Donibane-Garaziko notarioa.

Pariseko Batzar Nazionala eta Euskaldunak 1789.eko ekainaren 17tik goiti Estatu Nagusiak bihurtu ziren Asanblada edo Batzar Nazionala (Assemblée Nationale) eta uztailaren 9an Batzar Konstituziogilea, Frantziako Estatuari Legeria berri bat (Konstituzioa) eta Lurralde-antolaketa berri bat eman nahian.

Lan honek iraun zuen 1791ko irailaren 30erarte.

Batzar Nazionaleko aktek ikertuz ikus dezakegu nolako jarrera hartu zuten Euskal Herriko ordezkariek eta zenbatetaraino onartuak izan ziren Batzar Konstituzioagilearen dekretuak.

Abuztuaren 4eko gaua Eskubide feudalak (edo salbuespenak) ezeztatuak eta kenduak izan ziren, horiek bait ziren Erregimen Zaharreko aginte politikoaren eta aginte sozialaren zutabea.

Erregimen Zaharraren garaiko ezaugarritzat harturik, desegin zituzten Frantziako Estatu barruan bizirik zeuden probintzien erakunde eta instituzioak, adibidez Lapurdiko Biltzarra.

Nafarroa Behereko Erresuma aldiz bateratu zuten Frantziakoarekin.

Behenafartarrak ez zeuden abuztuaren 4eko gau horretan, Frantziako Estatu Orokorretan (eta, beraz, Batzar Nazionalean) parte hartzeko gogorik (eta juridikoki eskubiderik) ez zutelako.

Polverel sindikoak idazki batzuk plazaratu zituen.

Zuberotarrek eta Lapurtarrek herritar mandatariengandik manu ukana zuten biltzarrean ez parte hartzeko, baina denok biltzarrerat joan ziren.